Ni Unax Etxarte Leiza naiz, gazte Etxalartar bat, eta nire “ETX.” proiektua abian jarri dut nire lanak jendaurrean erakutsi eta bideo eta argazkigintzarekiko nire pasioa partekatzeko.
Nire bidea kamera batekin argazkiak ateratzen hasi zen, baina pixkanaka bideoaren eta edizioaren mundua ezagutu nuen, eta orain Etxalarko bestetako 4. laburpen-bideoa argitaratu berri dut. Bertzalde, nire lanak hainbat ekitalditan izan dira ikusgai: Bortz eguna, Etxalarko VI. mendi itzulia, Sunbillako II. mendi duatloia, Goizuetako I. BTT, Etxalarko XV. Usategietara igoera... Honekin guztiarekin, nire helburua nire ikuspegia eta pasioa zuen artean partekatzea da, istorioak modu berezian kontatuz.
Eskerrik asko hemen egoteagatik eta ETX bidaian nirekin batera etortzeagatik.